XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Puntu hau amaitzeko, kontuan izan behar da supermerkatuetan kanpotik ekarritako produktuak geroz eta gehiago saltzen direla eta Italiako piper berdeak eta Almeriako tomateak aski ezagunak direla gure artean.

Beraz, -ko izenlagunarekin egindako eraikuntza nahasgarriagoa da printzipioz, izendapena izateaz gain, produktuaren jatorria ere adieraz dezakeelako.

Hau ez zaie, noski, aplikatzen lehendik finkatuta dauzkagun izenei (Tolosako babarrunak, Getariako txakolina, Gernikako piperrak).

4.10. Zenbait hitzen erabilera mugatuz: zaintza, hazkuntza, -gintza

zaintza eta hazkuntza hitzek badute elkarren arteko mugaune bat.

Normalean hazkuntza hartzea erabaki dugu gaztelaniaz batzuetan cunicultura, avicultura, etab. egiten den hori eta beste batzuetan ganadería ovina, ganadería porcina, etab. egiten dena adierazteko (formula irekia da: oilo-hazkuntza, txakur-hazkuntza, kanario-hazkuntza, ...).

Hala ere, onartu ditugu -zaintza duten tradiziozko formak, hala nola, abeltzaintza, artzaintza.

Landareen kasuan, tradizioz -zaintza zutenak errespetatu egin dira (mahastizaintza, baratzezaintza).

Besteetan, -lantze eta -gintza hartu dira.

Inoiz, esanahi desberdinean, belardi-lantze eta belardigintza bi gauza baitira.

Produkzio konkretuetarako utzi da batik bat -gintza (loregintza, barazkigintza).

Bere hartan utzi da urte batzuk dituen basogintza, hala agertzen baita EUSKAL-ERRIA aldizkariko Nekazaritza eta ganaduen billaldiya Hernani-n (1909).